Egunkari liburu

Artikulu hau kontabilitate liburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Egunkari (argipena)».

Kontabilitatean, egunkari liburua enpresa bateko egitate ekonomikoak ordena kronologikoan banaka jaso eta erregistratzen dituen liburua da. Egitate ekonomiko bakoitza idazpen baten bitartez jasotzen da partida bikoitz izeneko metodoari jarraiki. Espainiako Merkataritza Kodea arabera, derrigorrez eraman beharreko kontabilitate-liburuetako bat da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search